ELORRIOKO IHAUTERIAK! marzo 3, 2009
Argazki honetan ikus dezakezuen bezala, karnabal egunean ataratako argazkia da hau, konkretuki eskolako desfilea egin ostean plazan burutu genituen dantzetako bat. Egun oso polita izan zen, umiak oso pozik baitzeuden! Oin berriz klasera buelta, berriz madrugoia… Animo guztioi!
PRAKTIKAK febrero 9, 2009
Aupa jente! zelan doiez praktikak? oso gutxi falta zaigu berriz Eskoriatzatik egunero aurpegiak ikusteko, ze pena! baina bueno, aprobetxatu egin beharko dira azken asteak. Gainera, karnabalak datoz eta umiekin ospatzeko aukera izango dugu, gu iratxoz jantzita goaz, eskola osoa mitologiaren gaiaz mozorratuko baita. hurrengo baten argazkiren bat jarriko dut, gure disfraz ederra ikus dezazuen!
ELURRA!!! enero 12, 2009

Nire herria oso polita da egoera normal batean, baina pasa den asteko elurren ostean oraindik politagoa geratu zen, nahiz eta hotz ikaragarria egin!
Praktiken hasiera! enero 8, 2009
Hasi dira praktikak! Gaur goizean hasi ditugu paktikak eta lehenengo egunetik oso harreman ona somatu dut irakasle eta ikasleen artean. Oso gustura sentidu naz bertan, espero dugu holan izatea bi hile hauetan. Umeek “andereño” deitzen didate eta nahiko harrituta geratu dira ni klasean sartzerakoan, orokorrean oso onak dira, baina biurriren bat ere badago! jeje! animo praktiketan zabizen guztioi!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Gartzelako poemak diciembre 3, 2008
Lau bost sei harresi
(Joseba Sarrionandia Gartzelako poemak)
Lau, bost, sei harresi gure inguruan
bihotz bat bestearen barruan bezala.
Euriak zorionari eragindako kantua
laku zaharren batetan ito zen,
haizeak ez dakar ezer. Begiratu,
hegaztien itzal hatzeman ezinak lurrean.
Zer egin dezakegu? Paseatu, urrats
bakoitzean errauts apur bat utziaz;
mundua ere geure antzera biratzen da
bere buruaren giltza aurkitu ezinik.

